Το Password Alert σας βοηθά στην προστασία από επιθέσεις ηλεκτρονικού "ψαρέματος"¨(phishing).
Gmail edo Google for Work kontuetako pasahitza account.google.com ez beste orriren batean idazten baduzu, abisu bat jasoko duzu, behar izanez gero pasahitza alda dezazun.
Pasahitz-babesaren abisuarekin, Google saio-hasierako orri faltsuak hautemango dituzu, pasahitza idatzi aurretik jakinaren gainean egon zaitezen. Horretarako, ikusten duzun orri bakoitzaren HTML kodea egiaztatzen du pasahitz-babesaren abisuak, Google saio-hasierako orria faltsutzen ari den erabakitzeko.
Maiz egiten diren galderak
-- Noiz jarriko da indarrean pasahitz-babesaren abisua?
accounts.google.com helbidean pasahitza idazten duzun hurrengo aldian jarriko da indarrean pasahitz-babesaren abisua.
-- Pasahitz-babesaren abisuak pasahitzik edo teklatuan egindako trazurik gordetzen al du?
Ez. Pasahitz-babesaren abisuak ez du pasahitzik edo trazurik gordetzen. Horren ordez, pasahitzaren irudi txiki segurua gordetzen du, eta Chrome-n marraztutako azken trazuen irudi txikiarekin alderatzen du hori.
-- Nora bidaltzen ditu datuak pasahitz-babesaren abisuak?
Pasahitz-babesaren abisua Gmail kontuan badarabilzu, pasahitz-babesaren abisuak ez du ordenagailu lokaleko daturik bidaliko. Google for Work administratzaileak zure domeinuan pasahitz-babesaren abisua inplementatzea erabakitzen badu, abisuak jasoko ditu administratzaileak pasahitz-babesaren abisuak aktibatzen direnean.
-- Zer muga ditu pasahitz-babesaren abisuak?
Eginbideak ez du babesten ezkutuko moduko leihoen, Chrome aplikazioen edo Chrome luzapenen aurrean. Halaber, ez ditu Google zerbitzuetakoak ez diren pasahitzak babesten. Javascript gaituta dagoenean funtzionatzen du pasahitz-babesaren abisuak Chrome web-arakatzailean.
-- Non lor dezaket informazio gehiago?
Irakurri Maiz egiten diren atal osoa https://support.google.com/a/answer/6197508 helbidean, edo irakurri oinarrizko kodea (kode irekia) https://github.com/google/password-alert helbidean.
Luzapena instalatuz gero, www.google.com/policies/ orrian dauden Google Zerbitzu-baldintzak eta Pribatutasun-gidalerroak onartzen dituzu.